ARTIKULU BERRIA: 74-2

2018ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Hau da Wanda Mastor txostengileak Frantziako Konstituziorako proposatzen duen artikulua:

«Korsikako kolektibitateak, zeina artikulu honek arautzen baitu, estatutu bat du berezitasunak kontuan hartzen dituena, Errepublikaren barruan. Estatutua lege organiko batek definitzen du, Korsikako Legebiltzarraren iritzia jakin ostean. Lege organikoak kolektibitatearen eskumenak definitzen ditu, eta zehazten du legeak zein baldintzatan diren aplikagarri.

Estatuaren eskumenen transferentzia hiru alorretan izango da: fiskalitatea, hizkuntza eta higiezinak; autonomia estatutuak zehaztu eta osatuko lituzke. Korsikako Legebiltzarrean bozkaturiko testu legegileak ezingo dira izan 73. artikuluko laugarren paragrafoan agertzen diren alorrei buruzkoak ?[justizia, defentsa, atzerri politikak...]?.

Lege organikoak arautuko ditu Batzorde Konstituzionalaren kontrol neurriak Korsikako Legebiltzarrak onartutakoen inguruan. Korsikako batzar erabakitzaileak alda dezake, legez, Korsikako kolektibitatearen antolaketa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.