Errusiako Munduko Kopa. ESFERAREN ERTZAK

Antxoak balea jan

Amaia Agirre -

2018ko uztailak 15

Kroaziako selekzioak hiru luzapen eta penaltietako bi txanda jokatu ditu finalera iritsi aurretik. Frantziako selekzioak baino 90 minutu gehiago jokatu behar izan ditu, eta neke fisikoak eragina izan dezake. Kroaziak lau milioi biztanle ditu, eta Frantziak, hirurogeita bost milioi.

Kroaziak lehen aldiz jokatuko du gisa honetako final bat. Ez du Frantziak duen esperientziarik eta palmaresik, baina ilusioak eta goseak ez dute mugarik.

Wikipediaren arabera, Marta izeneko ugaztun haragijale bat da Kroaziako animalia esanguratsu edo bereizgarrietako bat. Bere txikian azkarra eta preziatua, hortz zorrotz eta harrapakari aztia. Frantzian, ordea, oilo frantsesa deritzona milaka kanpandorretako irudia da, koloretsua eta tentea. Ikusiko da ospakizun kanpaiak jotzeko moduan amaitzen duen azken meza nagusia.

Kroaziak, bestalde, Kolinda Grabar-kitarovi? lehendakariaren babesa du. Selekzioaren partidutan elastiko zuri-gorri laukiduna soinean, gol bakoitza dantza eta mugimendu esanguratsuz ospatzen duena. Frantziako lehendakari den Emmanuel Macronek finalerdietatik aurrera jarraitu du bere nazioa ordezkatzen duen selekzioa, baina gorbata beti bere lekuan.

Kroazia 1991. urtetik da burujabe eta askea. Frantzia Europako naziorik zaharrenetakoa da. Kroaziako selekzioko jokalari asko Balkanetako gerraren oinordekoak dira, errefuxiatuen semeak asko. Frantziako selekzioa gaztea eta anitza da, auzo txiroetan hazi eta zaildutako semeak, arraza eta jatorri ezberdinetakoak. Eta erdian, Argentina: Néstor Pitana. Hori ere historia egitera datorren epailea. Herrikide dituen beste bi epailerekin batera joko arauak zehazten saiatuko dena. Europako bi talde elkarren aurka, eta Hego Amerikako epaile bat. Ea nor nagusitzen den, eta ea nor nabarmentzen den. Mila ezberdintasun, baina amets berbera.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna