Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi. Gaztagileak

«Azkenean lortu dugu Ordizian irabaztea»

Amaia Jimenez Larrea.
Ordizia
2022ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi Ilarduiako (Araba) La Leze gaztandegikoek lortu dute gazta onenaren saria. Hitzik gabe geratu dira saria jasotzean, ez baitzuten espero «hainbeste gazta onen artean onenak» izatea. Martxoko gazta bat izan da, «arina eta orekatua», egileen esanetan. Lehen aldia izan da arabarrek gazta ketu bat aurkeztu dutela, eta irabazi egin dute.

Zer sentitzen da lehiaketa irabaztean?

ELI GORROTXATEGI: Finalean egoteagatik oso pozik geunden jada, baina, behin irabazita, ez dugu hitzik. Oso emozionatuta gaude, gazta honen atzetik gauza asko baitaude. Ez genuen espero hainbeste gazta onen artetik gurea onena izatea,

Beti aurkezten dugu gazta, eta lehenengo hiruren artean geratu izan gara, baina lehenengoak ez. Oso pozik gaude. Sari hau ez da guretzat bakarrik; sari hau familia guztientzat eta artzain guztientzat da.

JOSE MARI JAUREGI: Ordizia bakarrik falta zitzaigun gure palmaresean.

Noizbait irabazi izan duzue?

JAUREGI: Bigarren, hirugarren, laugarren, bosgarren…gelditu izan gara, baina ez dugu inoiz irabazi. Eta, azkenean, iritsi da, hainbeste espero genuen garaipena!

Zuk ere parte hartu duzu gazta egiteko orduan, Jose Mari?

Familia guztiak hartzen du parte gazta egiten. Gazta honek ez du egunerokoan etxeko guztiek egiten dugun lan guztia ordezkatzen, lan handia baita.

Noiz egin zenuten gazta?

GORROTXATEGI: Martxokoa da; ketua. Oso arina, eta oso orekatua da. Etxean probatu genuen, eta ez zuen garraztasun handirik, asko gustatu zitzaigun, eta horrek animatu gintuen gazta hau aurkeztera. Lehen aldiz aurkeztu dugu gazta ketua; aurreko aldietan gazta naturala aurkezten genuen. Erabaki ona hartu genuen, antza denez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.