PROZESUA

2020ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Hauek dira Eusko Legebiltzarrerako uztailaren 12ko hauteskundeetako prozesuko urrats eta jakingarri nagusiak:
Errolda: EAEko 1.788.602. EAEko 1.788.602 lagunek eman ahal izango dute botoa, duela lau urte baino 9.826 gehiagok. Erkidegoko lurraldeei dagokienez, erroldako 947.393 lagun Bizkaikoak dira, 583.063 Gipuzkoakoak eta 258.146 Arabakoak.
Atzerrikoak: 75.669. Atzerrian bizi diren eta botoa emateko eskubidea duten pertsonak 75.669 izango dira.
Posta bidezko botoa. Posta bidez bozkatu nahi dutenek atzotik uztailaren 2ra bitartean eskatu ahal izango dute gisa horretara bozkatzeko aukera. Atzerrian modu iraunkorrean bizi diren eta bozkatu nahi dutenek maiatzaren 19tik ekainaren 13ra bitartean eskatu ahal izango dute.
Hauteskunde mahaietako zozketa. Ekainaren 13tik 17ra artean egingo dituzte hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak. Egokitutakoei izendapena ekainaren 14tik 20ra bitartean jakinaraziko diete, eta argibideen eskuliburuak emango dizkiete.
Hautagaien zerrendak. Ekainaren 16an argitaratuko dituzte Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian hauteskundeetako hautagai zerrendak.
Hauteskunde eguna.Uztailaren 12an izango da hauteskundeen eguna. Mahaiak goizeko bederatzietan zabalduko dituzte, eta arratsaldeko zortzietan itxiko; orduan hasiko dira botoak zenbatzen.
'Hauteskundeak.eus'. Egutegia, prozedurak, gidak eta inprimaki elektronikoak Hauteskundeak.eus webgunean kontsultatu ahal izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.