Albistea entzun

EKILORE A, ZEREALAK

Berria -

2022ko martxoak 27

Zeintzuk dira Euskal Herrian ekoitzitako zerealak? Batik bat garia eta garagarra. Araban eta Nafarroan landatzen dira bi zereal horiek. Artoa da gehien biltzen diren zerealetan hirugarrena; ondoren, oloa, eta azkenik, zekalea.

Zenbat eremu hartzen du gariak eta zer produkzio du? Araban, iaz, 20.250 hektarea inguru, eta Nafarroan, 87.500 hektarea. 107.000 hektarea horietan guztira 560.000 tona jaso ziren iazko kanpainan, aurreko urtean adina.

Eta garagarrak? Garagarrak ere eremu zabala hartzen du: 83.500 hektarea Araban eta Nafarroan bi lurraldeen arteko banaketa gariaren parekoa da. Iragan kanpainan, 355.000 tona bildu ziren, 2020an baino %21 gutxiago.

Eta beste zerealak? Araban bost hektarea arto baino ez zeuden iaz; Bizkaian eta Gipuzkoan 177 hektarea eta orotara 600 tona inguru bildu ziren. Nafarroan, berriz, 193.000 tona. Oloa, berriz, 87.000 tona bildu zen Araban eta Nafarroan.

Zenbateko azalera hartzen du ekiloreak? Nafarroan 4.400 hektarea hartzen ditu ekiloreak, eta Araban, 2.200. Orotara, 11.400 tona ekilore bildu ziren, eta azken hiru urteetan kopuru horietan ibili da ekilore bilketa.

Zertara bideratzen da ekilorea? Funtsean, hiru helburutarako erabiltzen da: pentsurako, oliorako eta biodieselerako eta industria erabilerarako.

Zenbat ekilore inportatzen da eta zenbat Ukrainatik? Nafarroako datuei soilik erreparatuta, iaz 12.874 litro ekilore olio inportatu ziren, batik bat Frantziatik eta Ukrainatik. Dirutan, 15 milioi euroko kostua izan zuten inportazio horiek. Ukrainatik, zehazki, 3.163 tona litro inportatu ziren, (3,6 milioi). Beharren ondorioz, Frantziaren inportazioak murriztu egin daitezke. Gainera, hazitan, 507 tona inportatu ziren (3,5 miilioi euro), batez ere Frantziatik (2,9 milioi).

Zenbat esportatzen da? Hazitan, inportatu baino gehiago esportatzen du Nafarroak: 2.810 tona (21 milioi euro); ekoitzitakoaren %40, alegia. Toki askotara esportatzen du —Frantzia, Kazakhstan, Errumania...—, baina herrialde nagusia Ukraina da: 1.226 tona (11 milioi euro). Oliotan, 2.545 tona libro esportatu zituen iaz, (3,9 milioi euro).

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Whatsapp mezuak, lan harremanen erdigunean
 ©BERRIA

AURPEGIRIK GABEKO UGAZABA

Imanol Magro Eizmendi

Langileen datuekin elikaturiko algoritmoak eta adimen artifiziala bete-betean sartu dira lan harremanetan. Zein langile hartu, zein kaleratu eta halako erabakiak programa informatiko baten ondorioen menpe egon daitezke. Ikerlariek diote haien ustezko objektibotasuna ez dela erreala.
Langile bat eskuak aurpegian dituela, atsekabe keinua egiten, ordenagailuaren aurrean. ©CCO

Ostikada digitalaz kaleratuak

Iñaut Matauko Rada

Mezularitza tresna berrien bidezko kaleratzeak ugaritzen ari dira azkenaldian, eta sindikatuetako zerbitzu juridikoek nabarmendu dute modu hori ez dela legezkoa.
 ©CCO

Deskonexio digitala, langileen eskubidea

Iñaut Matauko Rada

Mundu hiperkonektatu honetan, gero eta zailagoa da etengabeko interakziotik ihes egitea. Hegoaldean, 2018ko eskubide digitalen lege organikoak dio langileek eskubidea dutela lanetik kanpoko deiei eta mezuei ez erantzuteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.