Albistea entzun

Eatonek itxi egingo du, eta langile gehienek erretiroa hartuko dute

Xabier Martin -

2021eko maiatzak 29

Derioko (Bizkaia) Eaton konpainiaren fabrikako langileek 62 eguneko greba egin dute, harik eta ELA sindikatuak beharginek jasoko dituzten kalte ordainak adostu dituen arte. Multinazionalak itxi egingo du fabrika, martxoan iragarri bezala. ELAk epaitegietara eraman zuen itxiera hori, eta esparru horretan egin dute akordioa langileen ordezkaritzak eta zuzendaritzak, beharginek jasoko dutena zehazteko.

Akordio horri esker, 38 langileetatik 25ek aldez aurretiko erretiroa hartuko dute: 55 urtetik gorako adina dutenek, hain zuzen. 63 urte bete arte, beren soldaten %85 eta %90 arteko kopuruak jasoko dituzte. Horrez gain, beste hiru langileri lanpostu berria emango zaie beste lantoki batean, eta beste hamar beharginek urteko 45 eguneko kalte ordaina jasoko dute kaleratzeagatik. Gehienezko ordaina 45 soldata izango dira, hau da, 15.000 euro.

ELA sindikatuak esan du akordio gazi-gozoa dela: «Gozoen artean sartu behar dira erresistentzia kutxa, zerbitzu juridiko-teknikoak, eta, beste ezeren aurretik, langileen antolakuntza eta borroka eredugarria. Gazia da itxiera ezin izan dela galarazi». ELAk salatu du euskal erakundeek abandonatu egin dituztela Eatoneko langileak: «Guk industria politikaz hitz egin dugun bitartean, erakundeek bizkarra eman diete langileei». 2016an ere Eatonek fabrika ixteko beste saio bat egin zuen. Orduan, jarduerak aurrera egitea lortu zuten langileek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iberdrolaren Wikinger parke eolikoa, Alemaniako uretan. ©IBERDROLA

INDUSTRIA KRESAL HAIZETAN

Irune Lasa

Energia berriztagarriak behar dira, gero eta gehiago, ahalik eta gehien. Argindar 'garbia' lortzeko itxaropena itsasoko haize errotetan dago neurri handi batean, eta, bereziki, haize errota flotagarrietan. Eta hor dago euskal industria.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU
Bretainiako hainbat arrantzalek sorgailu eolikoen oinarriak jartzen dituen itsasontzia inguratu zuten maiatzean. ©BERRIA
Artxiboko irudian, laneko heriotza bat salatzeko elkarretaratzea Iruñean ©Inigo Uriz / Foku

Behargin bat hil da bart gauean Bergaran

Irune Lasa

Markinako behargin bat hil da Bergarako Fagor Ederlanen lantokian «lan istripu ez traumatikoan», salatu du LAB sindikatuak. Beharginak 44 urte zituen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.