Energia. Argindarraren garestitzea

Inflazioa %3,3ra igo da Hego Euskal Herrian, argindar garestiarengatik

Irune Lasa.
2021eko irailaren 15a
00:00
Entzun
2012ko irailera egin beharko litzateke atzera Hego Euskal Herriko kontsumo prezioen indizean urte arteko tasa horren goian, %3,3an ikusteko. Elektrizitate garestiaren eraginez uztailetik abuztura, EAEn eta Nafarroan nabarmen igo dira Argindarra, gasa eta beste erregaiak azpitaldeko prezioak, %4,9ko eta %3ko erritmoan, hurrenez hurren; hamabi hilabetean, horien prezioak %25,8 eta %27,5 igo da.

Soilik argindarraren prezioak hartzen dituen Elektrizitatea klaserako INEk ez du eskaintzen erkidego edo probintziako indize eta tasarik. Espainian, klase horretako prezioek urte batean %34,9ko tasa izan dute. Eta pentsa daiteke Hego Euskal Herriko datua ere ez dela urruti ibiliko, beste datu batzuetako parekotasuna oinarri hartuta.

Argindar garestiaren beste zantzu bat azpiko inflazioak ematen du, zeinak kanpoan uzten dituen aldakorrenak diren elikagaieneta energiaren prezioak. Hego Euskal Herriko azpiko inflazioa %1era igo da abuztuan, uztaileko%0,9ko urte arteko tasatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.