HEGOALDEAREN AUZIA

2014ko urriaren 19a
00:00
Entzun
1838. Erresuma Batuak kolonia bat ezarri zuen Adenen.

1918. Ipar Yemenek independentzia lortu zuen Otomandar Inperiotik.

1967. Hego Yemenek independentzia lortu zuen Erresuma Batutik.

1970. Yemengo Herri Errepublika Demokratikoa sortu zuten hegoaldean: estatu sozialista bat, Gerra Hotzeko bloke komunistan integratua.

1986. Gerra zibila hasi zen, Yemengo Alderdi Sozialistaren barne gatazka batengatik. Hilabete iraun zuen, eta 4.000-10.000 lagun artean hil ziren.

1990. Bi urtez negoziatu ondoren, Ipar eta Hego Yemenek bat egin zuten, eta Yemengo Errepublika sortu. Ali Abdullah Saleh izendatu zuten presidente —1978tik hala zen iparraldean—.

1994. Bi estatuen integrazioak porrot egin zuen, eta hegoaldeak independentzia aldarrikatu zuen. Gerra zibila hasi zen. Bi hilabetean, iparraldeko armadak hegoaldekoa garaitu zuen. 7.000-10.000 lagun artean hil ziren.

2007. Hego Yemengo Mugimendua sortu zen, iparraldetik ezarritako bazterketa salatzeko.

2013. Liskar gogorrak hasi ziren independentisten eta unionisten artean. Hego Yemengo Mugimenduak borroka armatuari ekinen ziola iragarri zuen.

2014. Elkarrizketa Nazionalaren Konferentzian estatu federal bat sortu eta erreforma demokratikoak bultzatzea adostu zuten. Gero, presidenteak izendatutako batzorde batek erabaki zuen Yemen sei eskualdetan banatu eta Sana hiriburuari estatus berezi bat ematea. Hegoaldeko ordezkariek Yemen bi eskualdetan banatzea proposatzen zuten, ipar eta hego, 1990eko batasunaren aurreko muga errespetatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.