Zabaleta eta Agirre ariko dira Ados klubaren finalean
Zabaletak eta Agirrek 22-12 irabazi zieten atzo Ruiz de Infanteri eta Orbegozori, Azpeitian (Gipuzkoa), eta Ados klubaren Lehen Mailako binakakoaren finala jokatuko dute datorren igandean, Zumarragan (Gipuzkoa). Barrocal eta Ruiz de Larramendi edo Etxekolonea eta Mujika izango dituzte aurkari. Bi bikote horiek gaur jokatuko dute, Labriten (11:30). Promozio Mailako finala zehaztuta dago: A. U. Gordon eta Oskoz Aranbururen eta Insaustiren kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu