ERREAKZIOAK

2021eko irailaren 16a
00:00
Entzun
«Norbaitek pentsatzen baldin badu Junts [Junts per Catalunya] baztertuta Kataluniako gatazka konpondu ahalko dela, oso oker dago [...] Ez gara elkarrizketa mahaitik kanpo kokatu; kanporatu egin gaituzte».
Jordi Puignero
Kataluniako presidenteordea

«Gatazkaren eztabaidagai zentrala, amnistia eta autodeterminazioa, tratatzen ez duen elkarrizketa mahai bat inora ez doan elkarrizketa mahai bat da. Beraz, elkarrizketa mahaiaren irteera prestatu behar da, eta independentismoaren bide orria marraztu. Porrota egiaztatzen da hasi aurretik ere»..
CUP

«Kezka dugu ea zertaz hitz egingo duten elkarrizketa mahaian, ea zertarako balioko duen, ea zenbat denbora iraungo duen gorren arteko elkarrizketak, batzuek autodeterminazioaz hitz egin eta besteek kakahuetek eramaten dituzten bitartean. Beldurra ematen digu, ez soilik distrakziorako mahai bihurtzeak, baita zatiketarako izateak ere. Independentismoa oso argia izan da kalean: independentzia».
Elisenda Paluzie
ANCko presidentea

«Estrategia bateratu bat ezartzeko gai izan gabe jarraitzen dugun eta aurrera egitea baimenduko digun batasunik ez dagoela ikusten dugun bitartean, Espainiako Estatuak oso argi dauka, eta disidentzia politikoa eta independentismoa auzitegietara eramaten, espetxean sartzen edo erbesterabidaltzen jarraitzen du»
Marcel Mauri
Omnium Culturaleko presidentea

«Gaur egun historikoa da Espainiarentzat eta Kataluniarentzat, elkarrizketaren bidea hasi delako. Bidezidorrik gabeko bidea da hau, ibiltzen egiten dena. Ziur naiz maila emango dugula epe luzerako akordioak eta konponbideak bilatzeko».
Yolanda Diaz
Espainiako Lan ministroa

«[Pedro Sanchezek] konstituzionalistak saldu ditu. Uste dut gaurko bilerarekin ERCren eta PSOEren arteko lotsaren ituna baieztatu dela, ez dutela inongo erreparorik negoziatzen jarraitzeko, katalanen eskubideak sakrifikatuz euren poltronak bermatzearen truke».
Lorena Roldan
PPko parlamentaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.