Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Desokupa eta jendea

2021eko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Desokupa enpresak izena hartu du Euskal Herrian ere. Espainian ezagunak ziren azken urteetan eta iritsi dira gurera. Jabetza pribatuko etxebizitza, lokal edo dena delakoak husten dituzte, okupatuta baldin badaude, eta jabeak kontratatzen baldin baditu. Gaur Bilbon arituko direla eta bazterrak nahastuko dituztela iragarri dute, pozik. Hitz egin daiteke talde horren jokatzeko moduez, osatzen duten kideen pentsamoldeaz, jendea etxetik ateratzeko enpresak sortzeaz, jabeakhaiei deitzeko hartzen duen erabakiaz... Eta hitz egin daiteke etxebizitza eskubideaz. Ez da gauza bera nor bidaltzen den jendea etxetik ateratzera, ez da gauza bera hori egiten duenak nola egiten duen, egindakoaz harro agertu eta propaganda egiteko baliatzen duen edo ez, Poliziarekin elkarlanean aritzen den edo ez... Ez da gauza bera. Baina, etxetik ateratzen duena, udaltzain batek ateratzen badu gustura egongo da? Epaile baten aginduz kaleratzen badute hobeto irudiko zaio? Handik atera dutena atera dute, eta bizitzeko tokirik gabe utzi dute. Etxebizitza eskubidea bermatzeko, politika publikoak behar dira, alokairu soziala bultzatu, poltsikoaren araberako prezioak jarri, jabetza mugatu... Egiten dena baino gehiago behar da. Etxebizitzarako eskubidea ez balu norbere poltsikoaren zuloak erabakiko, ez litzateke enpresa horientzako lekurik egongo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.