Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Ekarri poltsak

2021eko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Ia bost urte joan dira ETAk armak utzi zituenetik. Espainiako Gobernuak ez zuen parte hartu prozesu hartan, eta ETA garaitu zuela esatera mugatu zen. Erakunde armatuak gizarte zibilaren esku utzi zituen armak, eta hark, Frantziako Poliziaren esku. 2017ko apirilaren 8a zen. Espainiako Gobernuan PP zegoen.

Armak desegiteko ekitaldia iragarri du orain PSOEren gobernuak. Datorren ostegunean ETAri eta GRAPOri «kendutako» milatik gora arma suntsituko dituzte «sinbolikoki». Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak eman du berria. Marlaska Euskal Herrian izan zen atzo, eta ez preseski duela gutxi beregana Madrileraino joan eta han hartu ez zituen Aztnugal kanpainaren bultzatzaileei bisita itzultzera. Marlaska instrukzio epaile zela atxilotu zituzten Aztnugal-ekoak. Guardia Zibilak atxilotu zituen, eta torturak salatu zituzten; besteak beste, «poltsarena» egin zietela. Haien tortura salaketak behar bezala ez ikertzeagatik Espainia zigortu du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak berriki. Guardia Zibila eta poltsa. 2011. urtea zen.

Non dago Mikel filma egiteko prozesuan berreskuratutako audioak argitara atera dira aste honetan. Argi gelditzen da Guardia Zibilak nola erabiltzen zuen poltsa garai hartan. 1985eko azaroa zen.

Desegingo al dituzte inoiz Guardia Zibilak Intxaurrondon (behintzat) «bizitza ikusteko» erabilitako poltsa gardenak, «sinbolikoki» bada ere?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.