Osasunak Diego Martinezen Granada garaitu nahi du, premia arintzeko

enaut agirrebengoa
2018ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Eskas ekin dio ligari Osasunak: puntu bakarra dauka patrikan, lehen bi norgehiagoken ostean. Elxen aurka, dezente hobetu zituen debuteko sentipenak, baina ez zitzaion aski izan sasoiko lehen garaipena lortzeko. Jagoba Arrasate entrenatzaileak lan asko du egiteko, taldeari sendotasuna eta erabakimena falta baitzaizkio; baita puntuak ere. Halauste du teknikariak: «Puntu eskasia dugu. Garbi dago denbora badugula egoera konpontzeko, baina berandu goaz dagoeneko». Bada, gaur beharra arintzen saiatuko da Osasuna, Granadaren zelaian.

Gorritxoek Diego Martinezekin egingo dute topo. Martinezek Nafarroako taldea zuzendu zuen iragan sasoian. Bertan kale egin ondotik, Granadak fitxatu du. Lehia hiru ordu atzeratu behar izan dute, Granadan egiten ari den gehiegizko beroa saihesteko; hortaz, gaueko bederatzietan jokatuko da azkenean.

Arrasatek gutxienez aldaketa bat egin beharko du defentsako erdigunean, David Garcia zigortuta baitago. Aridanek minez jarraitzen du; beraz, litekeena da hutsunea Oierrek betetzea. Hartara, euskarrian Imanol Garciak jokatuko luke, Iñigo Perezen alboan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.