Senatuko Mahaiak erabakiko du zer egin Romevarekin

2019ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Kongresuko Mahaiak diputatu independentista presoei kargua eten ziela jakinarazi eta berehala, PPk eskatu dio Senatuko Mahaiari urgentziaz bildu dadila, Raul Romeva (ERC) senatari kartzelatuarekin gauza bera egiteko.

Espainiako Gorteak osatu eta hurrengo egunean, joan den asteazkenean, Manuel Cruz (PSOE) Senatuko presidenteak senatari espetxeratuaren auziari buruzko txosten bat eskatu zion goi ganberako legelari gorenari. Abokatuak oraindik ez dio txosten hori helarazi. Dena den, Cruzek Senatuko Mahaiaren bilera bat deitu du datorren asteazkenerako, eta orduan dira erabaki bat hartzekoak. Sekulako ezustekorik gertatu ezean, Romevari ere kargua etengo diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.