Faxismo ondorengo Italiatik, AEB neoliberalera

Samara Velte.
2017ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Bigarren Mundu Gerra ostean, Italiako herrixka komunista batean hazi zen Silvia Federici (Parma, 1942); haurtzarotik ulertu zuen estatua konfiantzarik sortzen ez zuen botere egitura gisa. «Faxismoa ez zen gauetik goizera desagertu». Arau moral zurrunen artean, gogorrenek emakumeei eragiten ziela ohartu zen nerabezarorako. 1967an, AEBetara joan zen doktoretza egitera; han, eskubide zibilen aldeko mugimendua eta feminismoaren gorakada ezagutu zituen. Federicik eta beste hainbat emakumek genero harremanen irakurketa marxista bat proposatu zuten, argudiatuta etxeko lanak ekoizpen sistema iraunarazteko oinarri direla; Soldatak etxeko lanentzat kanpaina sortu zuten hortik. Hainbat urtez irakasle izan da Nigerian eta New Yorkeko Hofstra unibertsitatean (AEB). Caliban and the Witch: Women, the Body and Primitive Accumulation eta Revolution at Point Zero: Housework, Reproduction, and Feminist Struggle dira haren lan ezagunenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.