Usansoloko herri galdeketa martxoa amaitu aurretik egin nahi dute

Galdakako Udalak desanexioari buruzko memoria eta herri galdeketa onartuko ditu gaur. Bizkaiko Batzar Nagusiek izango dute azken hitza

Usansolo Herria plataformako kideen agerraldia, atzo. BERRIA.
Erredakzioa
2022ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Usansolo (Bizkaia) udalerri bilakatzeko prozesua beste fase batera igaroko da gaur. Osoko bilkura egingo dute Galdakaoko Udalean, eta bi bozketa egingo dituzte. Batetik, batzorde mistoak Usansolo Galdakaotik bereizteari buruz egindako memoria bozkatuko dute; batzorde hori Galdakaoko Udaleko ordezkariek, Usansolo Herria plataformakoek eta Bizkaiko Foru Aldundikoek osatzen dute. Bestetik, herri galdeketa egin ala ez bozkatuko dute. Bi erabakiek gehiengo osoa behar dute aurrera egiteko, eta Galdakaoko Udalak uste du hala izango dela.

Martxoa amaitu aurretik egin nahi du galdeketa udalak. Emaitza ez da loteslea izango, baina herritarren borondatea zein den jakin nahi du. Behin galdeketaren emaitzak izanda, Foru Aldundira igorriko ditu udalak, gaur onartzekoak diren memoriaren osagarri moduan. Hor amaituko da udalaren eginbeharra.

Bizkaiko Foru Aldundiak azken onespena eman ondoren, gaia Bizkaiko Batzar Nagusietara helduko da, eta han hartuko da azken erabakia. Galdakaoko Udalak uste du balitekeela uda aurretik amaitzea prozesua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.