Migratzaileei laguntzen segituko dute arrantzaleek

2018ko urriaren 11
00:00
Entzun
Italiako Poliziak Tunisiako sei arrantzale atxilotu zituen duela hilabete bat, Mediterraneoko Lampedusa uhartetik 37 kilometrora. Hamalau migratzaile zeramatzan ontzi bati laguntzen ari ziren, eta Poliziak leporatu zien giza trafikoan aritzea. Bi aste baino gehiago eduki zituzten preso, Palermoko auzitegi batek aske uzteko agindu zuen arte. Tunisiara itzultzeko baimena eman zien, baina haien aurkako karguak mantendu zituen. Hala ere, arrantzaleek aske gelditu ondoren adierazi zuten migratzaileei laguntzen jarraituko dutela.

Mateo Salvini Italiako lehen ministroak duela bi aste bidaiatu zuen Tunisiara. FTDES Eskubide Ekonomiko eta Sozialen Tunisiako Foroak agiri batean salatu zuen Salvinik «puztu» egiten duela migrazioaren auzia, eta Tunisian bizi diren italiar batzuek politikariaren aurka protesta egin zuten Barne Ministerioaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.