Irudia. Bilbo
Atzerako kontua abian da Tourra hasteko

100 egun falta dira Tourra Euskal Herritik abiatzeko. Hain zuzen ere, uztailaren 1ean izango da, eta atzerako kontua abiatzeko ekitaldia egin zuten atzo, Bilbon. Hori adierazteko erlojua jarri zuten martxan, eta Bizkaiko hiriburua horiz jantzi zen. Kolore horrekin argiztatu zituzten, besteak bestea, udaletxea, foru jauregia eta San Mames. Erlojua martxan jartzeko botoia sakatu zuten Christian Prudhomme Tourreko zuzendariak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazioetako diputatuak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu