Koronabirusa

Banatuko dituzten maskarak ez dira erabat eraginkorrak

Erredakzioa
2020ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun kontseilariordeak Radio Euskadin atzo egindako elkarrizketan aitortu zuen gaur lantokietara joateko langileei banatuko zaizkien maskarak ez direla erabat eraginkorrak. Adierazi du «gogoragarri» bat direla, koronabirusaren aurkako «bitarteko eraginkor bat baino gehiago». Zehaztu duenez, garbitasunerako erabiltzeko maskarak dira, eta ez osasungintzan erabiltzekoak.

Hego Euskal Herriko metro, autobus eta tren geltokietan eta lanerako bidean langileak pilatu daitezkeen lekuetan banatuko dituzte. Izan ere, gaur milaka langile lantokira itzuliko dira, funtsezkoak ez diren jardueren geldialdia amaituta, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; guztira 495.000 maskara inguru banatuko dituzte. Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako dituen ordezkaritzetara ekarri ditu, maskarak erabiltzeko eskatu ondoren.

Zubiagak azaldu zuen, ordea, maskara horiek ez dutela bermatzen ez kutsatzea, eta, horregatik, garbitasuna eta pertsonen arteko distantzia berdin-berdin mantendu beharko dela. «Ez kutsatzen laguntzen dute, baina ez badira eskuak garbitzen eta distantzia mantentzen, ez», adierazi zuen. Gainera, haren hitzetan, «paper moduko bat» dira, eta behin soilik erabiltzekoak. «Etorkizunean iritsiko dira beste mota batzuetakoak», adierazi zuen.

Ez kutsatzeko baino gehiago, maskara horiek «kontzientziatzen laguntzeko» direla pentsatu behar dela esan zuen: «Distantzia mantentzea zailagoa den leku batean, garraio publikoan adibidez, gogoratzeko neurri bat da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.