Donostiako Nazioarteko 67. Zinemaldia

Aretoko magia hasiera galan

Borja Crespok zuzenduko du, eta Cayetana Guillen Cuervo eta Loreto Mauleon izango dira aurkezleak. Ikusleak ere omenduko dituzte

Erredakzioa
2019ko irailaren 20a
00:00
Entzun
«Egile kutsu handia izan arren ikusleek oso ondo hartzen duten zinema defendatu nahi dugu», esan du Borja Crespok, Zinemaldiko irekiera gala zuzenduko duen zinemagileak. Nabarmendu du zinema jaialdietako epaileek eta kritikak ez dituztela oso ondo hartzen film horiek, baina batzuetan egundoko obrak izaten direla. Cayetana Guillen Cuervok eta Loreto Mauleonek aurkeztuko dute ekitaldia, eta, besteak beste, hauek ere parte hartuko dute: Leticia Dolera eta Paul Urkijo zinemagileek, Neil Jordan epaimahai ofizialeko buruak eta Roger Michell eta Sam Neil Blackbird filmeko zuzendari eta aktoreak.

Filmak areto ilunetan eta pantaila handian «distrakziorik gabe» gozatzeko errituala ere goraipatuko dute. Halaber, bi ikusle mota omenduko dituzte inaugurazioan: alde batetik, emanaldiak betetzen dituzten ikusle arruntak; eta, bestetik, kritikariak eta zinema kazetariak.21:00etan hasiko da ekitaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.