Ramon Barea Eguna egingo dute larunbatean

2023ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arrauning enpresak heldu den larunbaterako antolatu du Ramon Barea Eguna, eta «festa, memoria eta kirol eguna» izatea nahi du. Loiolako Latxari plazan egingo dute, eta hala nahi duen orok bost-hamar minutuko itzuliak egin ahal izango ditu Urumean, pedalontzietan. Lau ordu ezberdinetan: 16:00, 17:00, 18:00 eta 19:00. Pertsonako hiru euroan, eta erreserbak webgunean: www.arrauning.com.

Uztailean eta abuztuan, txoko bat irekiko dute Jose Antonio Agirre zubiaren ondoko arrapalan, Urumea ibaiaz pedalontzietan gozatu ahal izateko: «Izan ere, nahiz eta Donostia guztia dagoen Urumeari begira, inor ez da ari Urumeatik Donostiari begira. Hori eskaini nahi dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.