Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Gorputza distrakzio

2021eko urriaren 2a
00:00
Entzun
Maskulinitate berriez gero eta gehiago hitz egiten da. Maskulinitate berriez, feminitate askotarikoez, neutroez, transgeneroez, ez-binarioez... Baina nola irudikatu horiek ilustrazioetan? Nola eraman horiek paperera naturaltasunez, gizartean duten naturaltasuna zalantzazkoa baldin bada? Gainera, maskulinitate berriak zer dira, fisikoak? Ikusi egiten dira? Noski, fisikoak bakarrik ez, baina fisikoan ere nabaritu beharko litzateke, eta, beraz, gorputzak marrazten dituzten ilustrazioetan ere antzeman behar litzateke. Baina nola eutsi korapilo horri guztiari ilustrazio bat egiten ari denak? Izan ere, Harkaitz Canok dioen bezala, «denok daukagu ideia bat maskulinoa dela suposatzen denaren eta femeninoa dena esan digutenarena, eta kontziente gara aldatzen ari dela, baina terminologia horretara jotzen dugu, elkar ulertzeko». Eta kontua ez da hori bakarrik. Canok berak dio: «Zuk adierazten baduzu gizontasun ezberdin bat, edo estetika ezberdin bat, gorputzak margotzeko edo begiratzeko modu ezberdin bat, horrek distraitu egin dezake».

Pintzel fina baliatu beharko dute ilustratzaileek. Pintzel fina, distrakzioak eragin gabe estereotipoak hausteari ekiteko. Zeharka-zeharka, ilustrazioetan eragitearekin bat gizartean eragiteko. Distrakzioak desagertzeko, eta distrakzio berriei lekua egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.