Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Haurren atzean zer?

2021eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Haurren aurrean helduak heldu ariketa abiatuko da astelehenean. Haurrek helduen jarrerak imitatzen dituzte, ez da berria. Norberak ekintzaz betetzen ez baditu, hitzez alferrik dira aholku, agindu edo nahi den guztia. Hori ere ez da berria. Eta berria ez den arazo zahar bat ere hortxe dago: heldu batek alferrik esango dio umeari euskaraz aritzeko baldin eta buelta erdi eman orduko erdaraz aritzen bada bere lagun, familiako eta gertukoekin —berdin gazteleraz zein frantsesez—. Hori aldatu nahian, haurren aurrean daudenean elkarrekin euskaraz egitera bultzatu nahi ditu helduak Topaguneak. Baina zer gertatzen da heldu horiek haurren atzean daudenean? Hor baitago gakoa. Ez da berria esaera: aurreak erakusten du atzea nola dantzatu. Aurreak atzean eragiten ez badu, aurrea ez da aldatuko, denbora tarte batez harago. Ariketaren helburua, noski, denean eragitea da.

Ariketa hau abenduaren 5ean amaituko da, baina izango dira mihian eragin asmo duten egitasmo gehiago ere: datorren urteko martxotik apirilera, Korrika izango da, eta, hain justu, gaur aurkeztuko dute datorren udazkenean egingo duten Euskaraldia. Lasterka zein hitzez, ariketak ongi daude ohiturak aztertzeko, berriak sortzeko eta behartzeko. Nolanahi ere, zerbait gehiago beharko da ohitura horiek betikotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.