Ane Santesteban.
Emakumeen Bira. SEKRETURIK GABE

Egun berezia iritsi da

2017ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Emakumeen Bira Errenterian amaituko zela jakin nuenetik, egun horretaz pentsatzen aritu naiz. Pentsa, handik egun gutxira Jaizkibel igotzera joan nintzen, gaur joango garen aldetik. Egun berezia izango da niretzat, eta emozioak kontrolatu beharko ditut. Zaila izango da, ordea. Nire burutik makina bat irudi pasatuko dira. Oraindik gogoan dut txikitan Zumardian eta Errenteriako beste kaleetan bizikletarekin hara eta hona ibiltzen nintzenekoa, eta gero Lezora joaten nintzenekoa Allerrurekin entrenatzera.

Herria ere ilusio handiarekin dago. Txirrindularitzaren inguruko hainbat jarduera antolatu dituzte azken asteetan, eta bizikletekin ere apaindu dituzte hainbat txoko. Oso eskertuta nago une oro ematen didaten babesarekin, are gehiago istripua izan eta gero.

Ea pozen bat eman ahal diedan. Ibilbidea primeran ezagutzen dut: aldapa bakoitza, bihurgune guztiak... Maiz entrenatu naiz inguru horietan. Hori abantaila bat izan daiteke, eta aprobetxatu egin nahi dut. Ederra litzateke etxean irabaztea, baina berriz diot: emozioak kontrolatzea ere garrantzitsua izango da.

Podiuma bost segundora dut, hura daukat begiz jota, eta handia litzateke lehen hiru sailkatuen artean amaitzea Bira. Irabazlerako kiniela egin behar izanez gero, baina, nik Moolman Pasioren alde egingo nuke. Aralarren oso indartsu ikusi dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.