Banijayk ETB1eko 'Baserria' saioa merkaturatuko du nazioartean

urtzi urkizu
2021eko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Banijay SAS ekoizle eta banatzaileak Baserria euskarazko reality-aren formatua sartu du bere katalogoan. Banijayk 22 herrialdetako ekoiztetxeen askotariko formatuak ditu katalogo horretan: besteak beste, Black Mirror, Peaky Blinders eta Wallander telesailak, eta Big brother, Survivor, Temptation Island eta Masterchef moduko reality arrakastatsuak. Baserria saioko formatua Prime Time Media eta Orio Produkzioak ekoiztetxeek sortu dute Euskal Telebistarentzat, eta lehen denboraldiak %4,7ko ikusle kuota bereganatu zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan —euskaldunen artean liderra izan zen, %11,9ko ikusle kuotarekin—.

400 hautagai

Baserria-ren lehen denboraldiko finala martxoaren 7an eman zuen ETB1ek. Ondotik, bi emankizun berezi ere egin zituzten, eta, orain, bigarren denboraldia prestatzen ari dira. Duela gutxi itxi dute bigarren aldiaren castinga, eta 400 herritarrek baino gehiagok eman dute izena. Horietako batzuk baserritarrak izango dira, eta besteak, baserriko lanak ikasiko dituzten kaletarrak. Udaberri honetan bertan ekingo diete grabazioei, eta ETBk iragarri du udazkenean emango dutela bigarren denboraldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.