Talibanen jazarpena, «gizateriaren kontrako krimena»

2022ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
NBE Nazio Batuen Erakundearen giza eskubideei eta emakumeen egoerari buruzko lantalde batek atzo adierazi zuenez, talibanek Afganistango emakumeen kontra abiatu zuten jazarpena «munduko okerrena» da, eta «gizateriaren kontrako krimena» da.

Besteak beste, neskek ezin dute bigarren hezkuntzako eskoletara joan, emakumeei «geroz eta gehiago» galarazten diete eremu publikoetan bakarrik egotea edo eremu horietara sartzea, eta gutxienez eskualde batean emakumeei ukatu egin diete unibertsitatean ikastea.

Gizonei dagokionez, talibanek indarkeria erabiltzen dute haien kontra, emakumeak lagundu ez ditzaten. «Talibanak gizonak manipulatzen ari dira, gizonak emakumeen kontra jartzeko», lantaldearen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.