martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Bi gertaera nabarmen

2018ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Beti da zaila, Vicent, urte bateko laburpena egitea horren leku txikian, baina gurean ezagutu ditugun —eta harritu gaituzten— bi gertaera nabarmendu nahiko nituzke bukatzear dagoen urte honi errepasoa emateko orduan. Eta biak, gure herrian bakarrik ikusi ez ditugun arren, erreferentzia izan dira gure inguru zabalean.

Pentsiodunen mugimendua da aurrena. Beti esan izan da—Txinarengatik esaten zen bezala— pentsiodunak lo zegoen lehoi bat zela eta esnatutakoan urrutira iritsiko zirela orroak. Hego Euskal Herriko hiriburuetan egin diren mobilizazioetan, Bilbokoak izan dira jendetsuenak eta iraunkorrenak, askori begiak zabaldu dizkigutenak eta administrazioa pentsiodunak kontuan hartu beharreko sektore bat izatera behartu dutenak. Hemendik aurrera, zailago izango zaie diru publikoarekin zer egin behar den erabakitzen dutenei pentsiodunak haien ametsetan ez edukitzea. Lehoiak ez du behin bakarrik orro egiten.

Bigarrena emakumeen eskubideen aldeko mugimendu indarberritua izan da, bere gailurrera Martxoaren 8ko greba eta mobilizazio egunean iritsi zena. Nazioarteko deialdia izan arren, egun hark bereziki gure herrian eduki zuen arrakasta, grebaren jarraipenean hala nola mobilizazioen parte hartze handian. Duela urte asko hasitako lanaren hauspoak indartuta, apustu ausarta egin zuten emakumeek, inoiz egin gabekoa, eta oso ondo atera zitzaien, mugarri bat ezartzeraino.

Bi kasuetan, denborak esango du noraino iritsiko diren bi mugimendu horiek, baina, behin gertatuta, ezer ez da berdin izango aurrerantzean bi arlootan.

Ipar Euskal Herriak albiste onak ematen ditu oraindik ere, indar politiko eta sozial nagusiek ekintza batasunari eusten diote, eta elkarrekin joaten dira Parisera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.