martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Gelako aurrena izan beharrik ez

2019ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Zer edo zerk pentsarazten dit Eusko Legebiltzarreko lehendakaria Espainiako Hauteskunde Batzordean sartzeko oposizioak ari dela prestatzen, eta klase teorikoetatik barik klase praktikoetatik hasi dela.

Kataluniako eta Euskal Herriko preso politikoei elkartasuna adierazi nahian, Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko parlamentariek bi xingola hori eta euskal preso politikoak Euskal Herriratzeko ikurra jarri zituzten talde parlamentarioaren bulegoetako kristaletan. Ikur horiek kaletik ikusten zirela argudiatuta, legebiltzarreko lehendakariak kentzeko agindua eman zion ostegunean ganberako segurtasun zerbitzuari.

Logikarekin pentsatuko duzu, Vicent, erabaki hori hartu bazuen izango zela Hauteskunde Batzorderen batek modu ofizialean eskatuta. Bada, ez. Legebiltzarreko lehendakariak ostegunean legebiltzarreko mahaia urgentziaz bildu zuen, eta jakinarazi zion ikur horiek kentzeko erabakia hartu zuela; bere kabuz, artean inongo hauteskunde batzordek ez baitzion ezer eskatu.

Erabakia hartu eta biharamunean, ostiralean, Arabako Hauteskunde Batzordearen mezu bat iritsi zen legebiltzarburuaren bulegora, EH Bildukoek jarritako ikurren gaineko argibideak eskatuz; ez, ordea, kentzeko agindurik. Ikur horiek kentzeko zer behar dauka Legebiltzarreko lehendakariak, dagokion aginteak eskatu aurretik? Eta Hauteskunde Batzordeak eskatuko balio ere, helegitea jarri ez, ganberaren lege zerbitzuei txostenik eskatu ez... Alegia, erresistentzia keinurik txikiena ere egin gabe, elkartasunagatik besterik ez bada, lehen segundotik kendu behar dira ikur horiek, edo legezko bideak agortu arte itxaron beharra dago?

Abertzaleek gehiengoa daukaten ganbera horretako lehendakariaren suizidio politikoa proposatu gabe, Katalunian gertatzen ari denarekin, ez genuke lehiatu beharko gelako aurrena izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.