martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Greba garaia

2018ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Neurri gogorra hartu dute prozesuko lau presok: Sanchez, Turull, Forn eta Rull. Erabaki sendo horrekin salatu nahi dute Espainiako Auzitegi Konstituzionalak haien helegiteak kajoi batean gordetzen dituela eta, hartara, eragotzi egiten diela helegite horiek Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira eramatea; jakina denez, Espainiako auzi eskailera osoa igo arte ezin baitira helegiteak Estrasburgora eraman.

Lau dira oraingoz, eta denborak esango du gehiago gehituko zaizkien eta kaleko herritar zenbaitek, elkartasuna erakutsiz, bide beretik joko ote duten. Zoritxarrez, kasu asko ezagutu ditugu aurretik gure herrian, eta gose grebaren jarraipen mediatikoak bi une nagusi ditu: lehena, hasierako erabakia, eta, bigarrena, luzapenaren ondorioz, lehen osasun arazoak agertzen direnean. Bitartean, grebalarien inguruak besterik egiten ez badu, basamortu informatiboa, enfermeriako bonbillaren kolorea gorritzen hasten den arte.

Ezagunak zaizkigu Xirinacsek egin zituen gose grebak, eta urteetan euskal preso politikoek egindakoak. Espetxean dagoen presoak borrokarako dauzkan tresna gutxietako bat izango da gose greba, era berean denetan gogorrena dena, batzuk eginez gero ondorio larriak utz ditzakeena. Halako batean gure herrian, presoen osasun egoera ez okertzeko, grebak presoek barik herritar solidarioek egin zituzten, astebeteko txandetan eta ofizioka —kazetariak, osasun arlokoak, politikariak...—, urte eta erdi iraun zuen ekinaldian.

Argi dago ezin direla gose grebalariak bakarrik utzi, protestaren pisua ezin dela haiengan delegatu; are gutxiago, elkartasun erakustaldiak eman dituen gizarte katalanaren kasuan. Hasteko, asteburu bateko gose greba bat milaka eta milaka herritarrek egina, Katalunian eta azken urteotan prozesuarekin elkartasuna erakutsi duten munduko bazterretan...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.