martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Botere judiziala

2018ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusi berriaren aukeraketa abagune interesgarria izan liteke horrenbesteko harrabotsa ateratzen duen gaiaz jarduteko.

Estatuari eusten dion zutabe nagusietako bat da botere judiziala, osagarri ezinbestekoa, eta, horregatik, autonomizatzen oso zaila dena; kontsentsu handia dagoelako puntu horretan Espainiako alderdi nagusien artean. Ibarretxe, lehendakari zela, saiatu zen—2005eko otsailean—, Gasteizko Legebiltzarrean onartu eta gero Gernikako Estatutua eskumenez hobetu eta haren sabaia altxatzeko xedea zeukan autonomia proposamena Madrilera eraman zuenean.

Ibarretxeren proposamenen artean ausartenetako bat, hain zuzen, botere judizialaren autonomizazioa izan zen. Alegia, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak Euskal Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia edukiko zuketen; EAEko Auzitegi Nagusiak hartuko zituzkeen, auzien azken instantzia bihurtuta, ordura arte Espainiako Auzitegi Gorenera eramandako auziak, etaAuzitegi Konstituzionala Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren eskumen desadostasunez jardutera mugatuko zen. Gainerako auzi guztietan EAEko Auzitegi Nagusia —horrela deituta edo Gorena izen berria hartuta— izango zen errekurtsoen eskaileraren azken maila. Iraultza bat orduan, eta orain ere bai, azken urteotan ikusten ari garen legez, autonomia estatutuen bidez hedatutako hainbat eskumen Espainiako Gobernuaren ardurapera itzularazteko joera gero eta nabarmenagoa denean.

Ezinezkoa da Espainian; ez,ordea, Alemanian, Puigdemont presidentea herrialde horretan atxilotu zutenean jakin genuenez. Espainiako Gorenak eginiko euroaginduaren gaineko erabakia atxilotu zuten lander bateko auzitegi batek hartu zuen, ez Alemaniako estatu osoan eskumena daukan auzitegi batek.

Kataluniako prozesua judizializatuta egongo zatekeen botere judizial propio bat egon balitz?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.