Uxue Barkosek salatu du epaia «neurrigabea» dela

2018ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariak adierazi du ebazpen judizialak «errespetatzen» direla, baina «desadostasuna» ere adieraz daitekeela. Hain justu, hori egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak Altsasuko zortzi gazteen aurka ezarritako zigorraren aurrean; esan du ez datorrela bat epaiarekin, zigorrak «neurrigabeak» direla iritzita. Besteak beste, gogorarazi du «antzeko kasuetan» auzipetuek bestelako zigorrak jaso dituztela.

Nafarroako Parlamentuan, PSNk Barkosi galdetu dio bihar Iruñean egingo duten manifestaziora gobernua joatearen inguruan. Barkosek erantzun du erakundeek beren posizioa adierazi behar dutela «errealitatera egokitzen ez den erreakzio bat dagoela» uste dutenean, eta azaldu beste hainbat erakundek ere kezka adierazi dutela Altsasuko auziaren inguruan: «Baita Europako Batzordeak ere, esatean adi egongo dela».

Maria Chivite PSNko idazkari nagusiak Barkosi leporatu dio «erasotzaileen aldean» jarri izana, eta Maria Solana gobernuko bozeramailea biharko martxara joateagatik kritikatu du: «Zuk eta zure alderdiak zuen iritzia izango duzue, baina nafar guztien ordezkaria zara, eta hor hanka sartzen ari zarete».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.