Albistea entzun

«Sustraidun» industriaren bila

Baldintzapeko babes publikoa ematea eta langileek erabakiguneetan eragina izatea dira EH Bilduren industria planeko ardatzetako bi. Kooperatiba munduko izen ezagunak izan dira aurkezpenean.
<b>Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea eta Pello Otxandiano programa zuzendaria, atzo, Bilbon.</b>
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea eta Pello Otxandiano programa zuzendaria, atzo, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2023ko martxoak 29 - Bilbo

EH Bilduk badu plan bat Euskal Herriko industria «berpizteko». Koalizio abertzalearen diagnosiaren arabera, industria «pisua galtzen ari da» urtez urte, eta, horren ondorioz, ezinbestekoa da politika publikoen eta pribatuen norabidea aldatzea. Lema kolpe hori emateko, «industriarako politika ekintzaile» bat diseinatu du, eta haren oinarri batzuk zehaztu ditu. Besteak beste, erakunde publikoen baldintzapeko bultzada ekonomikoa, langileak erabakiguneetan txertatuko dituen kudeaketa eredua, eta enpresen deserrotzea oztopatzeko neurriak.

EH Bilduk eredu industrialaren inguruko eztabaida publikoan murgiltzeko prest dagoela erakutsi zuen atzo Bilbon, bere industria planaren aurkezpen publikoan. Industria politika eraginkorrerako oinarriak txostena urtebeteko hausnarketa prozesu baten fruitua da, eta sektorea jasaten ari den krisiari erantzutea du helburu. «Egun ez dago izen hori merezi duen industria politikarik. Enpresak ez daude errotuta, eta sektore estrategikoetan trakzio enpresak galtzen ari gara», kritikatu zuen Pello Otxandiano koalizioko programa zuzendariak.

Euskalduna jauregian egin zuen aurkezpena. Kooperatiben munduko izen ezagunak bertaratu ziren. Rosa Lavin Kooperatiben Konfederazioko burua aurkezpenean zen, besteak beste, eta Mondragon taldeak, Oronak eta Eroskik ordezkaritza bidali zuten. Viuda de Sainz eraikuntza enpresak, Solariak, Euskaldendak elkarteak eta UPTA langile autonomoenak ere gonbidapena onartu zuten. Sindikatuei dagokienez, LAB bakarrik agertu zen, baina UGTk eta CCOOk barkamena eskatu zuten ezin izan zirelako joan. Patronal handirik ez zen egon. Bilduk ez zituen gonbidatu.

Kooperatiben babesa ulertzekoa da, koalizioaren eskaintzaren ardatzetako bat baita zuzendaritza organoetan langileen presentzia normalizatzea: «Kudeaketa aurreratua bilatu behar da, emaitzak eta erabakiak enpresako kide guztien artean partekatuko dituena». Eta ez bakarrik demokratizatzeko, uste baitu «langileen ahalduntze» hori enpresaren errotzea bermatzeko aingura izan daitekeela.

EH Bilduren ustez, enpresen erabakiguneek Euskal Herrian jarraitzeko ahalegin publiko guztiak zilegi dira. Errotzea galtzeko arriskua hainbatetan aipatu zuen Otxandianok. «Hori eragozteko, interbentzioa behar da», nabarmendu zuen. Horretarako zerga araudia eta legedia egokitu beharko lirateke, eta «finantza bulkadak» bermatu.

Bulkada publikoak funts pribatuen gihar ekonomikoa ordezkatu behar du, haiek arriskutsu ikusten baitituzte: «Atzerriko inbertsio funtsen eskutik industria errotze handiagoa galtzeko arriskua dugu». Babes horrek baldintzatua behar du, laguntzak erabaki jakin batzuetara lotuta, esaterako. Bilduk Euskaltel eta Ibermaticaren jabetza aldaketak jarri zituen baldintzatu gabeko babes publikoaren eredu negatibo gisa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Onnera Groupen erakusmahai bat, industria azoka batean. ©BERRIA

Onnera Groupek lantegi berria zabalduko du Oñatin, 17 milioi euroko inbertsioa eginda

Aitor Biain

Garbigailu industrialak fabrikatuko dituzte, egungo ekoizpen gaitasuna handituta. Kooperatibak inoizko salmenta handienak lortu zituen iaz: 380 milioi euro denera.

Langile bat Haizea Winden lantegian, artxiboko irudi batean. ©Marisol Ramirez / Foku

Industriak ekonomiari bultzada eman dio urtearen hasieran

Iker Aranburu

Eustaten arabera, jardunaldi osoko baliokideak diren 3.400 enplegu sortu ziren lehen hiruhilekoan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

 ©Joxean Apeztegia

Enpleguak indarrez egin du gora maiatzean: 8.000 kotizatzaile gehiago

Iker Aranburu

Hego Euskal Herrian, apirilean baino 1.558 langabe gutxiago zeuden. Hirugarren hilabetez jarraian marka hautsi du afiliatuen kopuruak, eta dagoeneko 1,3 milioitik gora dira.

Fagor Ederlaneko langile bat, Bergarako fabrikan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Azkenean, legean jaso gabe geratu da kooperatibisten kotizazio eredua

Aitor Biain

Pentsioen erreformaren tramitazioa baliatu nahi zuten eredu mistoa testuari eransteko, baina ezbaian geratu da legealdia eten denez. Bazkideek Gizarte Segurantzan eta Lagun Aron kotizatzen dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.