Ultraeskuindarrek orain arteko bidea babestu dute

2019ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Alemaniarentzako Alternatiba (AFD) ultraeskuindarrak buruzagitza aukeratzeko kongresua egin zuen atzo, barne tentsio nabarien artean. Militanteek orain arteko bidea berresteko hautua egin zuten, eta 2015etik alderdiaren buruzagitzan dagoen Jorg Meuthenek jaso zuen boto babesik handiena; harekin batera, buruzagitzan izango da Tino Chrupalla, zeinak emaitza onak izan dituen ekialdeko landerretan.

Alemaniako Parlamentuan, alderdi ultraeskuindarra da oposizioko indar politiko nagusia (91 diputatu), gobernu koalizioa osatzen duten CDU/CSUren (246) eta SPDren atzetik (152).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.