Urrutiren ukoak ligaxkako atea irekiko dio asteburuko galtzaile onenari

Imanol Magro Eizmendi.
2019ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Mikel Urrutikoetxeak uko egin dio lau eta erdiko txapelketari. Bularreko ezkerraldeko gihar nagusian izandako zuntz-haustura ez zaio osatu, eta ez parte hartzea erabaki du. Hamar egun gelditzen zitzaizkion oraindik lehian hasteko, final-laurdenetako ligaxkarako sailkatuta zegoen, baina atzo jakinarazi zion enpresari ezingo zuela jokatu. Urrutikoetxeak hiru zentimetroko zuntz-haustura egin zuen abuztuaren 22an, eta, hasieran sei asteko sendatze epea ezarri zioten arren, azkenean denbora gehiago beharko du.

Urrutikoetxearen lesioak final-laurdenetako ligaxkako atea irekiko dio kanporaketetako galtzaile onenari. Egoera hau jasota dago txapelketaren arautegian, eta garbi dio lau final-zortzirenetan tanto gehien egiten duen galtzaileak betekoa duela min harturiko pilotariaren tokia. Berdinketa balego, zozketa bidez argituko da zein sailkatuko den. Aldaketarik ezean, galtzaile horrek Jokin Altunaren aurka jokatuz ekingo dio ligaxkari, urriaren 14an Tolosan. A multzo lehen jardunaldiko beste partida, Irribarria-Victor eta Bakaikoa-Jaka partidetako irabazleen artekoa Azpeitian izango da, urriaren 11n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.