Donostiako 5. Instrukzio Epaitegiak deklarazioa hartu zien atzo Zubietako erraustegiko eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) arduradunei, ingurumenaren aurkako ustezko delituengatik. Arkaitzerreka errekan 2020ko maiatzean izan zen amoniako isurketaren harira irekita dauden diligentzien barruan deklaratu dute GHK-ko arduradun batek eta erraustegiaren kudeaketaz arduratzen den Ekobal enpresako bi arduradunek.
GHK-ko arduradunek adierazi zuten isuria funtzionamenduko «ezbehar bat» izan zela, eta gogoratu du GHK-k isun bat jarri ziola enpresari.
Akusazio moduan agertu zen GuraSOSek, berriz, eskatu zuen argitzeko ea enpresak bazuen industria baimenik baldintza haietan egiten ari zen jarduerak egiteko. Plataforma horrek gogoratu zuen errekan egindako isurketa horren ondorioz lau arrain espezie desagerrarazi zituztela, eta gaineratu zuen bi isurketa gertatu zirela bi hilabeteko epean, eta ez bakarra, Guardia Zibilak egindako ikerketatik jakin denez.
GHK-ko arduradunek deklaratu egin dute, ingurumen delituagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu