Dirua biltzeko kanpaina arrakastatsua

Erakusketaren eta liburuaren proiektua handituz joan den neurri berean handitu da aurrekontua ere. Finantzaketaren parte bat Club Vasco de Camping taldeak hartu zuen bere gain, Mendi Filmek beste bat, eta hirugarrena egileek. Azken parte horri aurre egiteko, finantzaketa kolektiboko kanpaina bat abiatu zuten maiatzaren 9an, Verkami plataformaren bidez. Ekainaren 7ra arte izango da martxan kanpaina.
Bakoitzak nahi duen ekarpena egin dezake, eta, trukean, krokisen liburu bat, bi edo gehiago jasoko ditu. Kanpainaren irudi gisa, mendiko liburuz osatutako mendi bat jarri dute, bi bibakekin eta gailurrarekin, eta ia gaina jotzear daude. «Egia esan, harrituta eta oso pozik gaude jendearen erantzunarekin», nabarmendu dute Elorzak eta Azurmendik. Liburuaren gastuak berdintzeko, 700 aleko tirada aurreikusi zuten, baina, kanpainak izan duen arrakasta ikusita, aukera izango dute tirada handiagoa egiteko eta liburu dendetan salgai jartzeko.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.