Braulio Vazquezek 2026ra arte berritu du Osasunarekin

Julen Etxeberria.
2021eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Braulio Vazquez Osasunako kirol zuzendariak 2026ko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua. Beste horrenbeste egin du haren laguntzaile Jose Antonio Prieto Cata idazkari teknikoak. Biek 2022ko ekainaren 30era arteko hitzarmena zuten.

Denbora ia bera daramate biek klubean. Izan ere, 2017ko maiatzean Braulio Osasunara iritsi zenean hartu zuen lehen erabakietako bat izan zen Cata fitxatzea. Haiekin, Osasunak jauzi bat eman du: bigarren sasoian Lehen Mailara igo zen, eta, ordutik sendotu egin da maila nagusian.

«Lau urte eta erdi daramatzagu, eta ibilbidea gogorra eta bizia izan da. Eskertzen dugu klubaren konfiantza. Gu zoriontsuak gara egunerokoan», esan zuen atzo. Jagoba Arrasateren etorkizunaz, berriz, esan zuen «arnasa hartzen» utzi behar zaiola.

Alaves, aurrera, Kopan

Alaves, berriz, Espainiako Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu zen atzo, Segovian (Espainia) Unamiri 0-3 irabazita. Bost maila gorago egon arren, arabarrek sufritu egin zuten. 66. minutuan sartu zuten lehen gola, Guidettik; 82.ean, bigarrena, Syllak; eta 91.enean hirugarrena, Luis Riojak.

Beste lau euskal taldek gaur jokatuko dute: Tudelanok, Galizian, Bergantiñosen aurka; Amorebietak, Bartzelonan, Europaren kontra; eta Realak, Kanaria Handian (Espainia), Panaderia Pulidoren aurka. San Juanek, berriz, San Sebastian de los Reyes hartuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.