Albistea entzun

Kritika. Dokumentala

Haurtzaro urratuak Ukrainan

Alina eta Sasha, <em>A House Made of Splinters</em> dokumentaleko haurretako bi.
Alina eta Sasha, A House Made of Splinters dokumentaleko haurretako bi. FILMIN Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2023ko otsailak 5

'A House Made of Splinters'

Zuzendaria: Simon Lereng Wilmont. Ekoizlea: Monica Hellstrom. Herrialdea: Ukraina-Danimarka-Finlandia-Suedia. Iraupena: 86 minutu. Non ikusi: Filmin (atzotik). Arte TV (hilaren 12tik aurrera).

Lehen istorioak paparretik heltzen dio ikusleari, hotzikaraz bete eta bihotzean jotzen du gogor. Neska bat, babesgabe, ama alkoholikoari telefonoz deika harrera zentro batetik. Ez du inor bestaldean aurkitzen. Baina amona joango zaio bila. Hilabete luzez harrera zentroan pasatu ostean, amonarekin hasiko du bizitza berri bat, haren maitasunaren magalean.

Istorio hori gerta zitekeen munduko edozein txokotan. A House Made of Splinters dokumentala, berriz, Ukrainako ekialdean gertatzen da. Gerraren hotsik ez da entzuten —2019an eta 2020an grabatu zuten lana—, baina beste giza miseria batzuen biktima diren haurrak dira filmaren protagonistak. Haiek mintzo dira, haien sentimenduak azaleratzen, dokumental gutxik lortzen duten sentiberatasun minez.

Urteko dokumental onenen zerrendan sartuko dela aipatzen ari dira hainbat hedabide prestigiotsu. Simon Lerengek zuzendari onenaren saria eraman du Sundanceko zinema jaialdian (AEB). Eta Oscar sarietan hautagaien artean dago. Fikziozko film onenaren kategorian hautagai izatea ez da beti kalitate berme izaten, baina dokumentalen kasua bestelakoa da: munduko ehunka dokumental bikainen artean aukeratzen dituzte, ustez estudioen eta dirudunen presiorik gabe, eta zaila izaten da lan kaskar bat hautagai izatea.

A House Made of Splinters dokumentalak harrera zentro berezi baten istorio minberak erretratatzen ditu. Pobreziaren, alkoholismoaren edo drogekiko mendekotasunaren eraginez, Ukrainako hainbat gurasok haurrak bazter batean uzten dituzte. Haietako batzuk ez dira zuzenean umezurtz etxe batera joaten, baizik eta harrera zentro berezi batera. Gehienez bederatzi hilabete pasatzen dituzte han, eta epaileek erabaki behar dute haurrak familia batek adopzioan hartzen dituen, beste umezurtz etxe batera joango diren ala gurasoengana itzuliko diren.

Alina eta Sasha lagun minak egin dira zentroan. Baina bietako bat beste familia baten etxera joatekoa da: adopzioan hartuko dute. Bakarrik geldituko da bestea, oraingoz. Kolya mutikoa, berriz, bihurrikerietan dabil, eta zentroan egin dituen lagunak beste umezurtz etxeetara joaten direnean, triste geldituko da. Bi anai-arreba txikiagoak ditu, gainera, zentro berean. Filmak agerian uzten du ez dela haurtzaro eroso bat bizitzen ari.

Zerua grisa dago beti. Ez da eguzki izpirik sartzen harrera zentroan. «Minez eraikitako etxea» dela dio off-eko ahotsak. «Baina itxaropen izpiak» egon daitezke bertako haurrentzat. Ez gutxi sufrituta, ordea.

Simon Lereng Danimarkako dokumentalgileak Donetseko haur baten istorioa kontatu zuen The Distant Barking of Dogs (2017) lanean. Haurtzaro urratuen gaiarekin ituan jo du, beste behin. Eta ez da ematen duen bezain erraza. Ez da, baina jo du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Kultura parte-hartzaileak dira bide eraldatzaileak»

Urtzi Urkizu

Historialaria da Aierdi. Aniztasuna eta generoa lantzen ditu formakuntza saioetan, hezkuntzan zein erakunde eta enpresetan. «Bizipenei balioa eman, eta horietatik abiatzen gara eraldaketarako».
Ataungo Barandiaran museoan elkartutako emakumeak, atzo. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Lihoaren txirikordak

Enekoitz Telleria Sarriegi

Makrame ikastaro berezia egin dute Ataungo Barandiaran museoan, lihoa erabiliz. Landare hori zuntz bihurtu arteko prozesuaren eta Euskal Herrian izan duen garrantziaren berri izan dute.

 ©GORKA RUBIO / @FOKU

«Ez gara gelditzen; gu oraindik hor gaude, lehen lerroan»

Ane Insausti Barandiaran

Lasarteko emakumezkoen lehen saskibaloi taldeko kidea izan zen Zumeta, eta han sortu zen Urrezko Neskak taldea. Geroztik, ikuskizun ugari egiten dituzte elkarrekin. Ibilketa nordikoan eta abesbatzan ere aritzen da: «Ez gara etxean egotekoak».

Assata Shakurren irudi ezagunetako bat, garai batekoa. ©BERRIA

Iraultzaile beltzaren ametsa

Miel A Elustondo

Hamaika libururen artean publikatu zen iazko udazkenean AEBetako Pantera Beltzen Alderdiko kidearen autobiografia, Danele Sarriugartek itzulirik. Nahi beste ditu gaiak. Arrazakeria, kontzientzia hartzea, militantzia politikoaren goiti-beheitiak, askapen mugimenduen kriminalizazio orkestratua, espetxea eta espetxe industria... Denak har, inoren bizialdiari lotuak diren neke eta pena guztiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.