Albistea entzun

Esku onetan egotearen patxada

Berme osoko bi atezain ditu Osasunak: Aitor Fernandez eta Sergio Herrera. Bata finko bihurtu da ligan, eta bestea ikusgarri dabil Kopan. Haien arteko lehia «taldearentzat mesede» dela dio Asier Riesgok
Aitor Fernandez eta Sergio Herrera Osasunako atezainak, denboraldi honetan jokatutako partida batean.
Aitor Fernandez eta Sergio Herrera Osasunako atezainak, denboraldi honetan jokatutako partida batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU - JULIO MUÑOZ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Eñaut Agirrebengoa -

2023ko otsailak 4

Osasunaren atea aspaldi ez da egon horren ondo zainduta. Sergio Herrerak (Miranda de Ebro, Espainia, 1993) lan aparta egin du azken denboraldietan, eta sasoi honetan, Aitor Fernandez (Arrasate, Gipuzkoa, 1991) batu zaio atepeko jardunean. Biak dira funtsezkoak taldearentzat, eta jokatzeko aukerak banatzen ari dira. Fernandezek ordezko gisa hasi zuen liga, baina titular izan da txapelketa horretako azken zortzi neurketetan. Horiek guztiak aulkitik ikusi behar izan ditu Herrerak; jokatzen eta distira egiten ari da, ordea, Kopan. Besteak beste, penalti bat geratu zion Canalesi Betisen aurka, final-zortzirenetan.

Egoeraren kudeaketa errazten du bi txapelketa jokatzen aritzeak. Haatik, atea bakarra da, eta Osasunak goi mailako bi zaindari ditu. Entrenatzaileek buruhausteak izaten dituzte halakoetan. «Bai, baina buruhauste samurrak dira», esan du Asier Riesgok (Deba, Gipuzkoa, 1983). Bost denboraldiz aritu zen atezain Osasunan, eta gaur egun gorritxoak oso esku onetan daudela dio. «Orokorrean bikain dabil taldea, eta gauza bera esan daiteke atezainei buruz. Oso maila onean ikusten ditut biak». Taldeari «lasaitasun handia» ematen diotela azpimarratu du. «Oso ona da bi atezain horren on edukitzea: batak edo besteak jokatu, badakizu egin beharrekoak ondo egingo dituztela».

Ateko giltzak Herrerak izan zituen Ligako lehen bederatzi partidetan. Apustu logikoa egin zuen Jagoba Arrasatek: ondo zegoena bere horretan uztea, alegia. Izan ere, seigarren denboraldia du Osasunan Herrerak, eta, huts bakan batzuk kenduta, jokalari erabakigarria izan da Arrasateren aroan. Fernandez, berriz, iazko udan iritsi zen, Levantetik, eta aukeraren zain gelditu zen, harik eta Herreraren lesio batek hamaikakoko atea ireki zion arte, urri amaieran. Geroztik, finko bihurtu da. «Jagobak oso ondo ezagutzen du [Numantzian bi denboraldiz aritu zen haren aginduetara], eta aukerak baliatu ditu».

Ez da lehen aldia lesio baten ondorioz Herrerak titular postua galtzen duena. Lotailu gurutzatua apurtu zuen 2018an, eta, behin osatuta, Ruben Martinezen itzalpean gelditu zen. Apenas jokatu zuen gorritxoak Lehen Mailara igo ziren urtean, eta Martinezek min hartu arte itxaron behar izan zuen berriz ere finko bilakatzeko. Orain, ia lau hilabete daramatza Ligako partidarik jokatu gabe; baina, bere txarrean, Kopako atezaina izaten ari da. Riesgok haren jarduna goratu du. «Jokatzeko aukera gutxi duzunean, funtsezkoa da Kopa baliatzea, eta Sergio partida bikainak ari da egiten. Taldeari erakutsi dio konfiantza osoa izan dezakeela beragan».

Ezaugarri aldetik, Herrera «oso intuitiboa» dela nabarmendu du gaur egun Leganesen dabilen atezainak. «Asko gelditzen du, eta espazio asko hartzen du atepean». Intuizioari esker, maisua da penaltiak gelditzen. «Baloia nora joango den sumatzen du, eta, gero, tenpoak oso ondo kontrolatzen ditu geldiketak egiterakoan. Ez da kasualitatea hainbeste penalti gelditzea». Oinekin ez da horren fina, baina hori ez da arazoa, Riesgoren irudiz. «Osasunak ez du asko jokatzen atzetik. Atezainei beste gauza batzuk eskatzen zaizkie». Lotura estua du zaleekin. «Nortasun handiko atezaina da, eta jendeari asko gustatzen zaio hori».

Fernandezi buruz, «atezain osoa» dela nabarmendu du Riesgok. «Alderdi guztiak menperatzen ditu, eta oso azkarra da ate azpian. Arean ere nagusi izaten da, eta Sergio baino abilagoa da oinekin». Guztiz finkatuta dago elitean: bosgarren denboraldia du Lehen Mailan. «Euskal Herriko atezainik onenetako bat da, dudarik gabe. Oso ondo aritu zen Levanten, eta Osasunan ere bikain dabil».

Bizikidetza ez da beti erraza izaten halako egoeretan. «Entrenatzaile batzuek txandakatu egiten dituzte atezainak, baina gutxitan izaten da. Ez da erraza ordezkoa zarela onartzea, badakizulako agian ez duzula jokatzeko aukerarik izango. Sergio eta Aitorrek, behintzat, harreman ona dutela dirudi».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Baionako zaleak Anoeta inguruetan. ©A. CANELLADA / FOKU

Donostia are txuri-urdinago

Ainara Arratibel Gascon

Baionaren milaka zale izan dira Anoetan, taldea animatzen. Aurretik giro ederrean ibili dira Donostiako kaleetan, Paueko zaleekin batera egun polit bat igaroz.
Baionako eta Paueko jokalariak, nor baino nor gehiago, atzo, Anoetan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Anoetan galdu du lehenengoa

Iñaki Berastegi

Baionak denboraldiko lehen partida galdu du etxean, Paueren kontra. Txuri-urdinen hamabostekoan lau euskal jokalari aritu dira. 38.646 zalek bete dituzte harmailak
Take Kubo jaurtiketa bat egiten, aurreko igandean, Elxen aurkako norgehiagokan. ©JUAN HERRERO / EFE

Gereziondoa loretan nola

Jon Ander De la Hoz

Take Kubo izan da orain artean Realean gehien nabarmendu diren jokalarietako bat. Lehen sasoia osatzen ari da japoniarra Donostian, eta eroso ari da: bost gol sartuta, garrantzitsu bilakatu da.
Guillaume Rouet—eskuinetik hasita hirugarrena—Baionak Anoetan azken aldiz jokatu zuenean. Lapurtarrak berriz arituko dira gaur Donostian. ©BAIONA

Anoetan, etxean bezala

Iñaki Berastegi

Baionak Paueren aurkako Top14 ligako partida jokatuko du gaur Anoetan (17:00). Gaurkoarekin, baionarrek bosgarrenez jokatuko dute Donostian etxeko talde gisa: aurreko lau neurketak irabazi ditu. Sarrera guztiak agortuta daude.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.