Eneko Orozek 'Zer ikusi euskaraz' egitasmoa jarri du martxan

urtzi urkizu
Donostia
2022ko ekainaren 26a
00:00
Entzun

Eneko Oroz eduki sortzaileak (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1984) Zer ikusi euskaraz egitasmoa jarri du martxan Tiktoken, Instagramen eta Youtuben. Profil bana du sare sozial bakoitzean, eta horietan bideo laburrak egiten ditu azaltzeko zein eduki ikus daitezkeen euskaraz streaming bidezko plataformetan —euskarazko azpidatziak dituztenak dira gehienak, baina bada baten bat bikoiztuta ere—.

Orozek azaldu du hutsune batek eragin ziola egitasmoa abiarazteko ideia: «Kostatzen zait jakitea plataformetan zein eduki dauden euskaraz. Pentsatu nuen niri hori gertatzen baldin bazait agian beste batzuei ere pasatuko zaiela». Horrek eraman zuen bideoen bitartez euskaldunei jakinaraztera zein lan dauden euskaraz azpidatzita edota bikoiztuta.

Laster, Twitch plataforman

Bideo bertikal laburretan, Orozek filmen eta telesailen sinopsiak irakurtzen ditu. Katalanezko edukientzat desdelsofa.cat egitasmoa dago, eta, horretan inspiratuta, Orozek asmoa du Twitch plataformara ere Zer ikusi euskaraz egitasmoa eramatea. «Bestalde, espero dut etorkizunean benetako datu base bat izatea euskarazko edukiekin». Euskaraz ez dago halakorik, oraingoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.