Koronabirusa

Enpresak eta enpleguak babesteko neurriak Madrildik eta Paristik

Irune Lasa.
2020ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Ekonomiak nozituko duen kolpe latza arintzeko, Espainiako Gobernuak eta Frantziako Gobernuak hainbat neurri iragarri zituzten atzo. Horietatik zenbaitek ez dute eraginik izango Euskal Herrian, hala nola Pedro Sanchezek enpresa txiki eta ertainentzat iragarritako sei hilabeteko zerga moratoriak. Aldiz, eragina izan dezake turismoan eta hari lotutako merkataritzan eta ostalaritzan diharduten langile finko etendunentzako neurriak: haien Gizarte Segurantzarako hobariak handitu egingo dira, aurtengo otsailetik ekainera bitarteko kontratuetan.

Finko etendunak babesteko eskaria jada adostuta zeukaten Espainiako sindikatu nagusiek eta patronalak. Baina Sanchezen gobernuak ez du aintzat hartu, oraingoz, haiek adostutako beste eskari bat. Sindikatuek eta patronalek behin-behineko enplegu erregulazioko espedienteen araudi berria nahi dute, besteak beste, koronabirusa halako espedienteetarako arrazoi bat izan ahal dadin. Dena den, posible da enplegu erregulazioen inguruko neurriak hurrengo egunetan iristea.

Pedro Sanchezek eta Emmanuel Macronek, biek ala biek esan dute neurri gehiago etorriko direla. Errepublikako presidenteak azaldu zuen datozen egunetan langabezia partzialerako mekanismo bereziak jarriko direla abian; etxean gelditzera behartutako langileentzat ordaina izango dela; eta autonomoak babesteko konpromisoa duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.