Albistea entzun

Errusiako Munduko Kopa. ESFERAREN ERTZAK

BrasHIL

Amaia Agirre -

2018ko uztailak 8

Odolkiak ordainetan izan dira, eta halatsu gertatu zaio Neymarri ere. Mexikarrek zelai barruan komeni baino gehiago hitz egin eta kexatu zirela, eta horregatik joan omen ziren etxera. Belgikak Brasil kanporatu duenean, memoriak eta mendeku goseak eraginda, Andres Guardado arduratu da Neymarri odolkiak itzultzeaz. Brasil ere etxera.

Brasilgo selekzioaren jarraitzailea ez, baina zalea izan naiz betidanik. Gaur egun, ez dut batek irabazi edo bestea etxeratu poz eta pena handirik hartzen. Futbola batzuetan ikuskizun erakargarri bezala ikusten dut, baina gehienetan bestelakotik izaten baitu gehiago. Ez da bereziki balore aberatsen eskalan goiko mailatan jartzeko kirol eredua.

Joka dezadan leial nik ere nire memoriarekin, eta Brasilgo jokalarien jokoak nola liluratzen ninduen aitortu. 2002ko Japoniako eta Hego Koreako Munduko Kopa gogoan dut. Hiru R erraldoiak: Ronaldo, Rivaldo eta Ronaldinho. Urte horretan bosgarren aldiz irabazi zuela uste dut hain preziatua den garaikurra. Alemania izan zuen aurkari. Oliver Kahn zen europarren atea babesteko ardura zuena, txapelketako jokalaririk onena izendatu zutena. Ronaldok, ordea, bitan zeharkatu zuen atezainaren atzeko marra zuria.

Brasilgo selekzioa omen da hamabi bider FIFAren eskutik urteko talderik onenaren saria jaso duen bakarra. Hala ere, ez dakit apaizaren dozenara iristeko moduan izango diren nahi eta ere Peleren ondorengo izan nahi duten hauek. Hiru R berri baino ez zaizkit geratuko aurtengoari dagokionez buruan: ERREkor berrien gabeziaren minetik ERREkuperatu beharra, jokoa beti ez baita ERREnta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Betiseko jokalariak, hirugarren gola ospatzen. Martin Agirregabiria ageri da, burumakur. ©JOSE MANUEL VIDAL / EFE

Karta gaztelu bat balitz bezala

Eñaut Agirrebengoa

Alavesek astindu handia hartu du Betisen zelaian, eta ezerezean gelditu zaio Mendilibarrekin lortzen ari zen hobekuntza. Atsedenaldira iristerako galdua zuen partida, atzean huts larriak egin ondoren
 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Arima eta fedea falta zitzaizkigun, baina buelta eman diogu egoerari»

Eñaut Agirrebengoa

Osasuna bere onera itzuli zen ligako azken partidan, Cadizi irabazita, eta, kapitainaren esanetan, «batasuna» izan da krisia eteteko gakoa. «Bilera egin genuen jokalariok, eta begiak ireki genituen». Celtaren zelaian jokatuko du gaur (19:00, La Liga).
Realeko jokalariak atzoko entrenamenduan. ©REALA

Kopa irabazteko aukerari neurria hartzeko balio duen kanporaketa da

Jon Ander De la Hoz

Realak Atletico Madril hartuko du gaur Anoetan, final-zortzirenetan. Isak ez da osatu, eta Imanolek deialditik kanpo utzi du
Iñaki Urrutia eta Dan Necol palistak, besoak gora, larunbatean Kutxabank liga irabazi ostean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Elkarrekin garaiezinak dirudite

Iñaki Berastegi

Dan Necolek eta Iñaki Urrutiak hiru aldiz irabazi dute elkarrekin Kutxabank pala liga. Bi palisten iritziz, bikote «orekatua» osatzen dute, eta Bizkaia frontoia «aproposa» da haien jokoarentzat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.