Athletic-Bartzelona Kopako finala Tele5 kateak emango du

urtzi urkizu
2021eko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Espainiako Kopako finala jokatuko dute gaur Athleticek eta Bartzelonak, eta Tele5 kateak zuzenean emango du, 21:30ean. Sevillako Cartuja estadioan jokatuko dute partida. Kontakizuna Manu Carreñok egingo du, eta bi futbolari ohi izango ditu laguntzaile: Fernando Morientes eta Kiko Narvaez. Zelaian, Ricardo Reyes arituko da. VIP palkoan, berriz, Matias Prats Chacon kazetaria.

BERRIAk zuzeneko kontakizuna egingo du webgunean, baita sare sozialetan ere. Partida amaitu bezain laster, Ainara Arratibel Kirolak saileko kazetariak bideo analisi bat egingo du. Partidaren kronika eta analisi taktikoa irakurri ahalko dira webgunean eta igandeko paperezko edizioan.

Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik partidaren zuzeneko kontakizuna egingo dute. ETB2k saio berezi bat emango du partida hasi aurretik, 19:30ean, Julian Iantzik aurkeztuta. ETB1ek, berriz, Koparen bila saio berezia emango du finala amaitzerakoan, 23:30ean, Sara Gandararen eskutik. Gorka Iraizoz eta Endika Guarrotxena Athleticeko jokalari ohiak gonbidatuko dituzte. Janire Fragua kazetaria zelaian egongo da, protagonisten adierazpenak jasotzen. Jorge Cerrato, berriz, Cartuja zelaiaren kanpoan egongo da. Iganderako ez du saio berezirik iragarri ETBk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.