Albistea entzun

IRRATIA

Kirol periferikoak

Arantza Gutierrez -

2023ko martxoak 19

Iloba arkularia zen, etorkizun handiko kirolaria antza, eta haren taldeak garaipenak metatzen zituen txapelketetan. Hala ere, ez zuten lortzen komunikabideen arreta bereganatzea, eta nahiko frustragarria izaten zen denboraldi txarra egiten ari zen futbol taldeak hedabideetan astero lekua izatea, baina haiei ukatzea. Periferiako kirola zen harena, baita nire inguruko kirolari gehienek egiten dituztenak ere: igeriketa, waterpoloa, golfa, igeriketa sinkronizatua... Futbolak, bereziki gizonek jokatutakoak, ordea, ibilbide handiko irratsaioen ordutegiak mugiarazten ditu inolako arazorik gabe, eta haren presentzia ia nonahikoa izaten da irrati programazio orokorretan.

Beste mota bateko kirola ardatz izango zuen irratsaio baten bilaketak, berriz, saria izan zuen, eta astearteetan 20:00etatik 21:00etara artean Bilbo Hiria irratiak eskaintzen duen Kirol Eskirol programarekin topo egin nuen —Arrosa sarearen webgunearen bidez—. Ibon Burgoa teknikan eta Erlantz Ibargurengoitia mikrofonoan aritzen dira, baita kolaboratzaile talde zabala ere; horien artean, berriz, emakume bakarra, laburpen gisa hasierako bertsoak egiten dituen Maite Sarasola, entzundako saioetan gutxienez. Elkarrizketetan, aldiz, ahotsen aniztasuna dago.

Aitortu behar dut irratsaioari sarrera ematen dion kareta originala, berezia, iruditu zaidala, ikasgelara eramateko modukoa, baita irratsaioa bertsotan hasteko hautua ere. Ibargurengoitiaren lokuzioa ere berezia iruditu zait, oso egiteko era pertsonala agerian uzten baitu. Irratsaioaren aurkezpenean esaten den bezala, saioaren tonua oso freskoa da, arina, eta umorea ez da falta, ezta zirtoak ere. Mota askotako kirolak azaldu dira uhinetan, batzuk ezagutzen ez nituenak, hartubol, curling edo softball kasu. Eta beste batzuk, aldiz, bazterretik begiratuta, hau da, klub txiki edo auzolanetatik aurkezten direnak. Azalak beteko ez dituzten kirolarien eta aktibitateen ondoan, baina, futbolari eta pilotari buruzko kronikek ere lekua dute irratsaioan.

Kazetaritzan hasi nintzenean, tokian tokiko informazioan, ikasi nuen beheko kategorietako txapelketak eta futbol maskulinoa ez zen kirolei buruzko erreportajeek tiradizo handia zutela, eremua txikia bada, protagonista sentitzeko aukera baitzuten jolastu eta jokatzeko plazeragatik praktikatzen zituztenek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Twitterren balioa New Yorkeko Burtsan, artxiboko irudi batean. ©JUSTIN LANE / EFE

Ordainpeko kontuak bakarrik gomendatuko ditu Twitterrek aurrerantzean

Edu Lartzanguren

Apirilaren 15etik aurrera sartuko da indarrean Elon Muskek iragarritako neurria. Gainera, egiaztaturiko kontuen jabeek bakarrik bozkatu ahalko dute galdeketetan.

Pantxika Maitia. ©JONAES ETXEBARRIA
 ©JON URBE / @FOKU

«Ez genuen espero jendearen zirrara»

Jakes Goikoetxea

Esku asko daude Irulegiko Eskuaren aurkikuntzaren eta zabalkundearen atzean. Eider Conderenak, esaterako. Eskua mugarria izan da, baina arkeologia prekarioa dela gogorarazi du.
Kantok jolasaren spota

Kantok jokoa, euskal musikarekin jolasteko

Urtzi Urkizu

'Badok'-ek Kantok jolasa sortu du: kantu baten pasartea entzunda, abestia asmatu behar da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.