Jair Bolsonaro

Ultraeskuindarra, disimulurik gabe

JOEDSON ALVES / EFE.
2018ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Jair Messias Bolsonaro Sao Paulon jaio zen, 1955ean, italiar jatorriko familia batean. 1977an, diktadura betean, armadako ofizial gisa graduatu zen, eta paraxutisten kapitain ere izan zen. Diktadura bukatu ondoren, zigortu egin zuten militarren soldatak txikiak zirela salatu zuelako. 1988an, behin erreserbara pasarazi zutenean, ibilbide politikoari ekin zion. Kristau-demokratekin zinegotzi hautatu zuten Rio de Janeiro hirian, eta 1990etik Kongresuko kide hautatu dute hauteskunde guztietan. Dozena erdi alderditatik baino gehiagotatik igaro da, eta guztietan utzi du bere pentsaeraren arrastoa: diktadura militarraren gorazarrea, estatu kolpeen eskaera, misoginia, homofobia, arrazakeria, pobreekiko gorrotoa, heriotza zigorraren defentsa... Astakeriak jendaurrean, disimulurik gabe, esaten zituen politikari marjinala presidente izateko hautagai sendoa da orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.