Portugaleteko eremu bihurrian ariko dira gaur Eusko Label ligako ontziak

Aitor Manterola Garate.
2018ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Bigarren jardunaldia izango du gaur Eusko Label ligak, eta eremu bihurri askoan egin beharko dute lan arraunlariek: Portugaleten. Besteak baino eremu estuagoa da, hasteko, eta gainera, alde handiak egoten dira kale batetik bestera, baita txandatik txandara ere. Are gehiago, gaur bezala, marea aldaketa estropadaren erdian gertatzen den kasuetan.

Beste askotan legez, kale zozketa egin eta segituan jakingo dute hainbat taldek arrisku dutela estropada txarra egiteko. Kale txarrenak tokatzen zaizkienen kasua izango da hori. Aldiz, beste muturrean, ona egokituko zaienak egongo dira.

Estropada 18:30 aldera hasiko da (ETB1), Euskotren ligako estropadaren ondotik, eta itsasgora 18:50erako dago emanda. Lehen txandakoek marea batekin egingo dute arraun, ura gora dela, eta beste bi txandetakoek behera hasita dela. Gainera, iragarpenak betetzen badira, 18:00 aldera haizea gogor hasiko da bazterrak astintzen ipar-mendebaldetik, eta oso kontuan izateko beste aldagai bat izango da.

Lehen txandan ariko dira San Pedro, San Juan, Tiran eta Kaiku. Bigarrenean, Donostiarra, Orio, Cabo eta Ondarroa, eta azkenekoan, Urdaibai, Hondarribia, Santurtzi eta Zierbena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.