Koronabirusa

Hobetzen ari da egoera, baina 745 positibo atzeman dituzte Hegoaldean

arantxa iraola
2021eko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Osasunbideak eta Osakidetzak herenegun denera 11.333 test egin zituzten COVID-19a diagnostikatzeko, eta horietako %6,5 positibo izan ziren: 745 kasu atzeman zituzten denera. Lehengo hilaren erdialdera milatik gora positibo atzematen ziren egunero, eta beherako joera agerikoa da orain. 100.000 biztanleko intzidentzia metatua erakusten duten datuak ere beherako kurba batean marraztu behar dira orain. 400en langatik behera dago Araban (308) eta Nafarroan (289), etagora oraindik ere Bizkaian (437) eta Gipuzkoan (566). Azken herrialde horretan da jaitsiera bereziki nabarmena. Horra alderaketa bat; apirilaren 27an intzidentzia metatua 719 zen han.

Ospitaleratzeetan ere, badira arintzea erakusten duten zantzuak. Atzo 71 paziente eraman behar izan zituzten erietxeetara COVID-19aren ondorioz, eta apirilaren 20an, adibidez, 135 izan ziren. ZIUetan ere behera ari da gaitz hori duten pazienteen kopurua: orain, 202 dira; apirilaren 29an, berriz, 30 gehiago ziren. Osakidetzan egon da bereziki igaro asteotan kezka ospitaleetako egoerarekin, eta, esaterako, «premiazkoak» ez diren ebakuntzak bertan behera utziak dituzte han, lan zamari erantzun ezinik. Baina agerikoa da eboluzio ona; atzo 573 eri zeuden COVID-19aren ondorioz ospitaleratuta, maiatzaren hasieran baino 120 gutxiago, eta aurreko egunean baino 35 gutxiago.

Indiako aldaera heldu da

Atzo, Osakidetzak esan zuen Bilboko portuan joan zen igandetik berrogeialdian dagoen Stavanger Pearl itsasontziko eskifaiako bi kidek koronabirusaren Indiako aldaera daukatela.Osakidetzak esan duenez, «bakartuta» daude, eta «transmisio katea kontrolatuta dago». Denera eskifaiako lau marineli atzeman diete koronabirusa, baina hartutako laginen DNA sekuentziatzen ari dira oraindik, eta bakarrik birenak baieztatu dituzte. Arratsaldean, kasu horiekin lotu gabeko beste baten berri eman zuen Gotzone Sagarduik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.