Musika. Single

'Hola'

Diskoetxea: Elefant.

mikel lizarralde
2020ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Aspaldi egin zuten Ibon Errazkin eta Teresa Iturrioz donostiarrek Madrilerako lekualdaketa, eta handik segitzen dute lanean, pareko gutxi dituen proposamen berezi, askotan hunkigarri eta dezentetan berritzaile batekin. Pio Pio (2006), Monólogo interior (2010) eta Rea (2014) diskoek bikotearen alderdirik bihurriena eta dantzagarriena erakusten zuten bitartean, Hola honek soiltasunerako itzulia dakar, eta, soinu akustikoa ardatz, ez da zaila Errazkin eta Iturriozen aurreko taldearen (Le Mans) arrastoak antzematea diskoan. El roce single malenkoniatsu ederrak markatzen du bidea: gitarra akustikoak, melodia soil baina iradokitzailea eta Iturriozen ahots ederra —ze ondo kantatzen duen disko osoan— dena gidatzen. Pianoak, baxuak eta sintetizadoreak ere presentzia dute diskoan, baina Le Mans-en Saudade-n (1996), soiltasuna nagusitzen da disko ia osoan. Eta kantuak soinu banda baten parte balira bezala azaltzen dira; ildo bati jarraitzen diote, baina guztiak dira ezberdinak. Zinemarekiko aipamena ez da debaldekoa, zenbait korok eta pasartek (Marta, Quimi y yo, El Sueño) Ennio Morriconeren musika ekartzen baitute gogora. Disko bikaina egin dute, ostera ere, Errazkinek eta Iturriozek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.