Baztan postaleko

ZALDI ERO.
2018ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Egun on, Maitane, bazaude?

—Bai. Zu ere heldu?

Maitane Maritorena Azkarate (Aniz, Nafarroa, 1982) Euskal filologia ikasketak egina da EHUn 2004an, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa gradu ondokoa, iaz, Huhezin. Baztango Udaleko Euskara eta kultura zinegotzia izan zen 2011tik 2015era.

Nobela beltzaren astea antolatzen duen Hilbeltzako kide da, gogo onez. «Eskuara eta literatura, ez da bertzerik. Plazer hutsa da. Han ez da zalantzarik euskal literatura zer den, zeren bertze gisa beti da borroka. Etsigarria da. Hilbeltza arras ongi hartu du jendeak, eta erranen nuke estimatuago gaudela kanpoan, ezen ez etxean, gauza guztiak bezala! Astelegunez egiten diren ekitaldietan Hilbeltzakook eta bertzeren batzuk izaten gara. Asteburuetan jende aunitz etortzen da, baina gehiago da arabera, kanpotik heldu dena, ezen ez etxekoa».

Mutil dantzetan berdintasunaren alde ari da Maritorena Plazara Dantzara-n. «Baina hor ez da plazerrik, mutil dantzetan plaza parekideak lortzeko eta bazterketak agerian uzteko elkartea baita Baztanen».

Eta Joseanton Artzeren poema hura, Mikel Laboak kantatua: «...Leihoa ireki nuen / eta emeki, emeki /Baztango lurrean /Baztan baitan /Baztan izan nintzen». Postala. «Baztanen edertasuna soberatua da, nire iduriz. Baztan lainopean, Elizondoko zubia... foto bat duzu, arras pollita, baina eguneroko bizimodua ez da hori. Lainopean jaikitzea ez da batere goxo. Anizen bizi naiz, kaxkoan, eta autoa hartu eta Lekarozko institutura joan, eta egunero eguerdi artean lainopean egotea, depresioneak jota egotekoa da! Edo zure herriko plazara dantzan trankil ezin aterata! Edo institutura joan eta etorkizuna izanen diren gazteak egunero espainolez aritzea. Hori ere bada Baztan, ikusten ez dena eta kantuetan agertzen ez dena. Polita da, hortaz erabaki dut hemen bizitzea, baina postaleko. Bizitzeko baditu bere makurrak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.