'Urtsua' balada

ZALDI ERO.
2018ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Urtsuak zazpi leiho,
zazpiak lerro-lerro.
Lantainako alaba
Ursuan defuntu dago

Urtsuan defuntua,
Santa Anan kausitua,
Adios erran gabe
etxetik partitua

Urtsuak eder leiho,
Lantainak ederrago
Urtsuko etxekoandrea
Santa Anan defuntu dago.

Urtsuak errotak haundi
zazpi errota berri
zortzi jauregi xuri,
horien guziengatik
nik eztut Urtsura nahi

-Goiti zazu burua,
nere arreba Juana.
-Eztezaket goratu
Anaia Batista Jauna.

-Izorra omen zara,
nere arreba Juana.
-Zertan eza(g)utzen nauzu,
nere anaia jauna?

Zaldia zelarekin
zuretzat jarria da.
Nik (eg)iten dudan haurra
zure besokoa izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.